euskaraespañol

Eguneko irudia

33 ikaslek hartuko dute parte Biologiako IX. Olinpiadan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/22 Noiz arte: 2016/01/21, 17:00 - 11:25

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urtarrilak 23, 17:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko 1.5 gelan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Biologiako IX. Olinpiadaren lehenengo fasea, eskualde mailakoa, hasiko da. Guztira, 33 ikaslek hartuko dute parte, Euskal Autonomia Erkidegoko 11 ikastetxetatik etorritakoak (3 Arabakoak, 6 Bizkaikoak eta 2 Gipuzkoakoak).

Ostiral honetan, parte hartzaileek proba teorikoa egin beharko dute, eta proba horretako sailkapeneko lehenengo 10 ikasleek ariketa praktikoa egingo dute otsailaren 5ean, 17:00etan, Zientzia eta Teknologia Fakultatean baita ere.

Olinpiadako lehen fase honetan 2015-16 ikasturtean Batxilergoko ikastetxeetan matrikulaturik dauden Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek parte hartu dezakete. Probak lehenengo eta bigarren mailetako Batxilergoko edukiekin erlazionatuta daude. Biologiako Olinpiadaren eskualde maila UPV/EHUko Biologia irakasle hauek antolatzen dute: Adrian Odriozola, Ana Puente, Sergio Seoane, Beñat Zaldibar eta Nerea Fernandez.

Eskualde mailako fase honetako lehenengo hiru lanpostuak lortzen dituztenek estatu mailako fasean lehiatuko dira, Vigon, apirilaren 7tik 10era bitartean. Eta bigarren fase horretako irabazleen hurrengo zita Hanoin (Vietnam) izango da, non uztailaren 17tik 24ra arte Nazioarteko XXVII. Olinpiada izango den. Azkenik, irailean, Brasilen ospatuko da X Olinpiada Iberoamerikarra.