-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
‘Indalecio Prieto eta espainiar politika' mintegia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/01/15 Noiz arte: 2016/01/14, 11:00 - 09:20
![](https://ehu.eus/documents/10136/4984660/Indalecio+Prieto.jpg/0298eb31-34cd-474d-9514-c457b74ea018?t=1452678074000)
Deskribapena
Ostiralean, urtarrilak 15, 11:00etan hasita, Valentin Foronda Gizarte Historiaren Institutuak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Elurreta eraikinean duen egoitzan, mintegi bat egingo da ‘Indalecio Prieto y la politika española, 1930-1936' izena hartuta. Ekitaldian Luis Sala González UPV/EHUren Historia Garaikidea saileko doktoregaia egongo da, Indalecio Prietoren figura sakon ezagutzen duena.
Prieto, Oviedon jaio baina Bilbon hezi eta hazia, Gorteetan izan zen bizkaitar hiriburuaren ordezkari 1918tik 1936ra bitartean. Hainbatetan ministro, PSOEren agintari gorenetakoa, oratoria eta kazetaritzarako gaitasun eta trebezia handikoa eta, ezer baino gehiago, politikarako grina bizia zuena.