euskaraespañol

Eguneko irudia

1. Akademe Jardunaldia: Berdintasunezko unibertsitatearen alde

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/11 Noiz arte: 2016/09/30, 09:00 - 09:01

Kokapena

upv-ehu-floor: 5 - Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Emakumezko akademikoen lidergoa sustatzeko sare profesionalen balioa aztertuko du

 ‘1go Akademe Jardunaldia. Berdintasunezko unibertsitatearen alde' topaketa urriaren 11n egingo da. Jardunaldi hori UPV/EHUko emakumezko liderren sareak antolatu du. Sarea sortu da Akademe Programan parte hartu zuten emakumezkoekin martxotik ekainera arte. Topaketan hauek egongo dira: Teresa Nuño, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria; Maru Sarasola, lidergorako hezkuntzan aditua; Susana Cristóbal, Suediako Linköpingeko Unibertsitateko katedraduna; eta UPV/EHUko katedradun Teresa del Valle.

Akademe Programan esperientziak partekatu zituzten 45 akademikok harremanetan jarraitu dute, auto-lidergoa eta lidergo-trebetasunen ikasketan sakontzeko. Noelia Andollo irakaslearen esanetan, "akademikook sare-profesional bat sortzeko konpromiso bat hartu genuen, generoarekin eta lidergoarekin lotutako gaiak ikertzeko eta ikusarazteko. Zentzu horretan, jardunaldi hau gure lehenengo ekitaldia izango da, Akademe sarea izanez; eta unibertsitate-komunitate guztiari zuzenduta dago".

Izena emateko doan da eta web honen bidez egin ahal izango da: goo.gl/IVvtYB; eta jardunaldia streaming-en bitartez emango da: http://ehutb.ehu.eus/1katea

UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Sailaren kolaborazioarekin antolatu da jardunaldia.

Egitaraua:

  • 9:00 Jardunaldiaren aurkezpena
    • Teresa Nuño, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria
  • 9:30 Akademe: sareen bidez egindako lanaren ahalera
    • Maru Sarasola, lidergorako hezkuntzan aditua
  • 11:15 Zientzia eta akademiarako porrot egitera toleranteak diren buruzagiak eraikitzen
    • Susana Cristóbal, Suediako Linköpingeko Unibertsitateko katedraduna
  • 12:30 Sareen boterea, murgildutako oroimenaren ikerketan
    • Teresa del Valle, UPV/EHUko katedraduna
  • Moderatzailea
    • Inmaculada Zamora, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako katedraduna