euskaraespañol

Eguneko irudia

Tuñón de Larari buruzko erakusketa Bizkaiko Campuseko Bibliotekan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01 Noiz arte: 2016/01

Deskribapena

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Bibliotekak (Sarriena auzoa z/g, Leioa) Manuel Tuñón de Lara historialariari buruzko erakusketa bibliografiko bat antolatu du, bere jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Urtarrilaren amaiera arte bibliotekako sarreran (2. solairua) ikusgai izango den erakusketa honek, bere obraren zati bat jasotzen du, eta bibliotekako bertako funtsak baliatu dira lanak biltzeko. Halaber, Tuñón de Lararen inguruko biografia, azterlan eta omenaldien lagin txiki bat ere ikus daiteke. Sarrera librea da.

Tuñón de Laraz hitz egitean, José Luis del Granjak hauxe dio ‘Tuñón de Lara: Historialarien maisua' 1994ko erakusketaren katalogoan: "Tuñón de Lararen bizitza, neurri handi batean, Espainiak XX. mendean bizi izan dituen gorabeheren –poz zein tragedia kolektiboen– sinboloa da. Bere lana dela eta, Espainiako historiografiaren klasikoa dugu, bere liburu eta artikulu ugariak irakurtzea ezinbesteko gauza baita gure garaiko Espainia behar bezala ezagutu eta ulertu gura duenarentzat".

Informazio gehigarria