euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Contra la lex mercatoria' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2015/11/26 2015/11/26, 16:00 - 18:00

Deskribapena

Argitalpenak enpresa transnazionalen jardueren erregulaziorako zenbait proposamen alternatibo barneratzen ditu

Ostegunean, azaroak 26, 16:00etan, Bizkaiko Campuseko Esperientzia Geletan (Banco de España 2, Bilboko Alde Zaharra), Contra la lex mercatoria. Propuestas y alternativas para desmantelar el poder de las empresas transnacionales" (Icaria Editorial, 2015) liburua aurkeztuko da. Ikerketa hau Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia (OMAL) garatzeko helburuarekin, UPV/EHU eta Bakea ta Duintasuna Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenaren fruitua da.

Aurkezpenean izango dira bi egileak:

  • Juan Hernández Zubizarreta, UPV/EHUko Enpresa-Zuzenbidea Saileko irakaslea
  • Pedro Ramiro, OMALen koordinatzailea.

Liburuak lex mercatoriaren funtzionamendua aztertzen du, planeta osoan zehar korporazio handien negozioak babesten dituen merkataritza eta inbertsioei buruzko arau- eta erregela-multzo hori, alegia; enpresa transnazionalen eskubideak gotortzen dituen bitartean, betebeharrak nazio-legedien zein gizarte erantzukizun korporatiboaren esparrura igortzen dituen Zuzenbide Korporatibo Global berri bat. Arkitektura juridiko guzti honen aurrean, liburuan lex mercatoria eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen artean dagoen asimetria aurkaratzeko proposamen alternatibo desberdinak planteatzen dira, piramide arauemailea alderantzikatzeko eta pertsonen zein herrien eskubideak tontorrean kokatzeko, korporazio handien interes pribatuen gainetik.

Argitalpen hau UPV/EHUk eta Bakea ta Duintasuna Elkarteak sinatutako hitzarmenaren baitan kokatzen da, gizarte latinoamerikarren garapenean eta sozioekonomi- eta ingurumen-egoeran enpresa transnazional espainiarrek daukaten inpaktuari buruzko urteroko ikerketa bat burutzeko konpromezua jazotzen duena.

Harremanetan jartzeko: 94 655 29 44 edo beatriz.plaza@omal.info