euskaraespañol

Eguneko irudia

Rosalind Franklinek emango dio amaiera ‘Emakumeek zientzia egiten dute' zikloari

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/26 Noiz arte: 2015/11/25, 19:30 - 10:45

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 26, 19:30etan, Bidebarrietako Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo), ‘Emakumeek zientzia egiten dute/Ellas hacen ciencia' zikloaren laugarren eta azken saioa ospatuko da. Oraingoan, ‘Rosalind Franklin: la científica del ADN a quien quisieron ignorar' izenburupean arituko da Gotzone Barandika UPV/EHUko Zientzia Fisikoetako doktorea eta Kimika Inorganikoko Saileko irakaslea. Sarrera librea eta doan da tokiak bete arte.

‘Emakumeek zientzia egiten dute/Ellas hacen ciencia' zikloa azaroko ostegun guztietan burutu da, María Jesús Irabien Gulias eta Marta Macho Stadler UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleek koordinatuta.

Rosalind Franklin (1920-1958) adimen bikaina zuen emakumea izan zen eta bere lana erabakigarria izan zen DNA edo bizitzaren molekularen egituraren aurkikuntzan. Heriotza goiz heldu zitzaion arren eta etsaitasunezko giroa bizi behar izan zuen arren bere ikerlari karrera burutu duen laborategiko bere lankideen aldetik, legatu zientifiko garrantzitsua, bere garaian ukatua izan zitzaion errekonozimendua merezi duena.