Klimagune 2015: Comunicar el cambio climático
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/23 Noiz arte: 2015/11/20, 09:00 - 13:59
Deskribapena
Astelehenean, azaroak 23, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbao), Klimagune Workshop 2015 Klima aldaketa zientziaren komunikazioa: Aukerak eta erronkak
Klimagune Workshopa, BC3-k eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin antolatutako klima-aldaketari buruz eztabaidatzeko zientzia-politika foroa da. Bateragune hau Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragile guztiei zabaldurik dago eta baita klima aldaketaren gainean interesa duten eragileei. Ekimen honen helburua da ezagutza, proiektuak eta garapenak partekatzea aurrerapen zientifikoen mailan, betiere arlo horretan diharduten ikerketa-talde eta erakunde ezberdinen arteko sinergietan eta elkarlanean oinarrituta.
Hedabideek klima-aldaketari buruzko iritzi publikoa sortzeko modua garrantzi handiko alderdia da, eta Klimagune Workshop 2015 ekitaldian gai hori aztertuko da. Hedabideek informazio zientifikoko iturriak nola erabiltzen dituzten eta gizartera hedatu aurretik informazio zientifikoa nola iragazten duten aztertuko dugu.
Klimagune Workshop 2015 ekitaldian, klima-aldaketaren arloko zientzialariek dituzten erronkak eta aukerak aztertuko dira, betiere hedabideen bitartez komunikazio-ikuspegi eraginkorragoen bilaketa aintzat hartuta.Hartara, ekitaldi honen helburua izango da hobeto ulertzea nola komunikatu behar den klima-aldaketa eta horrek zer eragin izan dezakeen gizarteak klima-aldaketari dagokionez izango duen iritzian eta jarreran.
Klimagune Workshop-aren seigarren edizioak EEBB tako Center for Science and Technology Policy Research (CSTPR)- eko klima-aldaketaren komunikazioan mundu-mailako aditua den eta Nork hitz egiten du klimaren izenean? Nola informatzen dute hedabideek klima-aldaketari buruz? liburuaren autorea, Maxwell T. Boykoff doktorearen parte-hartze nabarmena izango du. Horretaz gain, UNAV- eko Zientziaren Komunikazioari buruzko Ikerketa Taldearen ikertzaile nagusia eta El periodismo ante el cambio climático: nuevas perspectivas y retos argitalpenaren egile nagusia den Bienvenido León doktorearen parte hartzea izango dugu. Juan Ignacio Pérez Iglesias (Kultura Zientifikoko Katedra UPV/EHU), Sergio H. Faria (BC3) eta Iñaki Antigüedad (UPV/EHU) zientzilari adituak, eta komunikazio hedabidetan diharduten Maria Josep Picó (Cátedra Divulgación Científica Valencia), Eva Caballero (Radio Euskadi), Iñaki Petxarroman (Berria) eta Jose G. Corral (El Mundo) kazetariek, gai konplexu honen gainean jardungo dira antolatutako bi mahai-ingururen baitan. Azkenik parte hartzaileak, hiru xederen inguruan antolatu diren lan taldetan solasean jarduteko aukera izango dute, akademia eta komunikabideen harteko harremana estutzeko helburu dutelarik.
Informazio gehiago: www.bc3research.org/klimagune/workshop/2015/presentacion.html