euskaraespañol

Eguneko irudia

Zientzialarien karreran generoak duen eraginari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/12 Noiz arte: 2015/11/09, 19:30 - 11:07

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 12, 19:30etan, Bidebarrietako Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo), ‘Emakumeek zientzia egiten dute/Ellas hacen ciencia' zikloaren bigarren hitzaldia eskainiko du Ikerketa Biologikoetako Zentroko (CSIC) Ikerkuntzako irakaslea den Flora de Pablok ‘Sexo, Ciencia y Sociedad: ¿un triángulo que todavía importa?' izenburupean. Ziklo hau azaroko ostegun guztietan burutzen ari da eta sarrera librea eta doan da tokiak bete arte.

De Pablok aurreratu duenez, hitzaldi honekin nabarmendu nahi du "nola sexua eta generoa erabakigarriak eta funtsezkoak direla gure bizitzan eta eragina dutela Espainia eta Europako emakumeen karrera zientifikoan". Horretarako, emakume ikerlariek gainditu behar dituzten erronkak laburbilduko ditu eta gizartearen estereotipoak desagerrarazi behar direla ere azalduko du.

‘Emakumeek zientzia egiten dute' hitzaldi-sortak egun hauetan jarraituko du:

  • Osteguna, azaroak 19. ‘Conversando con María J. Yzuel'. María Josefa Yzuel Gimenez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle emeritua. Argiaren eta argian oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtearen Espainiako Batzordeko presidentea (2015). Javier San Martín. Kazetaria eta Zientziaren Komunikazio Sozialaren ikertzailea UPV/EHUn.
  • Osteguna, azaroak 26. ‘Rosalind Franklin: la científica del ADN a quien quisieron ignorar'. Gotzone Barandika. Zientzia Fisikoetako doktorea eta Kimika Inorganikoko Saileko irakaslea, UPV/EHUn.