I. Bideo Jardunaldiak Arte Ederren Fakultatean
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/04 Noiz arte: 2015/11/03, 10:00 - 11:36
Deskribapena
Asteazkenean, azaroak 4, 10:00etan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko 2. Eraikineko Ikus-entzunezkoen Gelan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Artea eta Teknologia Sailak antolatu duen I. Bideo Jardunaldiei hasiera emango zaie, ‘Erakusketa bideoa' izenburupean.
Egun bitan, asteazkena eta osteguna, hilak 4 eta 5, I. Bideo Jardunaldietan hainbat aurkezpen hitzaldi eta mahai-inguru burutuko dituzte Itxaso Díaz, Maya Watanabe, Félix Pérez-Hita eta Andrés Hispano artistek.
Itxaso Díaz bideosortzailea, dokumentalista, diseinatzailea eta egitasmo esku-hartzaileen errealizadorea, bideo zikloen antolatzailea eta ekitaldien ekoizlea da. Hainbat urte daramatza beste pertsona batzuen lanak eta ahotsak erakusteko balio duten plataformak garatzen. Batez ere, ikus-entzunezko euskarriekin egiten du lan, eta horien bitartez, esku-hartzearen eta ikus-entzunezko alfabetatzearen bidez lurralde eta komunitateen memoria kolektiboa biltzen duten dokumentalak eta mikrobideoak sortu ditu.
Maya Watanabe 2005etik bideoa lantzen du batez ere. Bere lana hainbat tokitan izan da ikusgai, hala nola, Tokioko Palaisen, Limako Arte Museoan, SESC Belezinhon eta Sao Pauloko FIESPen, Madrilgo Reina Sofia Museoan, Berlingo Instituto Cervantesen,Miami, Lima, Txileko Santigao, Bueno Aires eta Montevideoko Espainiako CCan, eta Lima eta Buenos Airesko Espacio Fundación Telefónican.
Félix Pérez-Hita bideo errealizadore eta editorea da (‘Soy Cámara', CCCB edo Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroaren programa, TV2-koa), telebista libre eta esperimentaletan parte hartu du eta hainbat erakusketatan kolaboratu du. Ikus-entzunezkoen historia eta teoria klaseak eman ditu eta kultura kritikari bezala ere aritzen da, uzten diotenean.
Andrés Hispano errealizadorea, erakusketen komisarioa eta artikulugilea da. Gaur egun, CCCB edo Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroak (CCCB) ekoizten duen ‘Soy Cámara' programan lan egiten du, TV2-an, La Vanguardian idazten du eta hainbat graduondotan parte hartzen du Bartzelonako Elisava, UPF eta LCIn.
EGITARAUA:
Azaroak 4, asteazkena:
10:00 – 11:15 Aurkezpen hitzaldia Itxaso Díazen eskutik. "Docu Yourself y otros trabajos".
11:30 – 12:45 Aurkezpen hitzaldia Maya Watanaberen eskutik.
12:45 – 14:00 Mahai-ingurua gonbidatuekin.
Azaroak 5, osteguna:
10:00 – 11:15 Aurkezpen hitzaldia Andrés Hispanoren eskutik. "Imagen sobre imagen".
11:30 – 12:45 Aurkezpen hitzaldia Félix Pérez Hitaren eskutik. "Imagen sobre imagen (y2)".
12:45 – 14:00 Mahai-ingurua gonbidatuekin.