euskaraespañol

Eguneko irudia

DNA eta populazioen historia, euskaldunak

Noiz eta non

2015/10/07 2015/10/07, 19:00 - 20:30

Deskribapena

Asteazkenean urriak 7, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan (-1 solairua) (Arriquibar Plaza, 4. Bilbao), Neskuts Izagirrek, UPV/EHUren Antropologiako irakasleak, antzinako DNA-ren azterketek ematen dizkiguten datuei buruz arituko da 'El ADN y la historia de las poblaciones, el caso de los vascos' (DNA eta populazioen historia, euskaldunak) izeneko hitzaldi eta mahai-inguruan.

Historiaurreko giza aztarnen azterketei eta haien DNAren sekuentziazioari esker, biztanlerien historia ebolutiboa berreraikitzen ari gara. Halako teknologiak erabili dira euskaldunon jatorria aztertzeko, eta aurretik sortu ziren hipotesiak gehiago zehaztu ahal izan ditugu. Ikusi denez, DNA leinu batzuk in situ eboluzionatu dute Paleolitikoan zehar, baina beste batzuk, aldiz, Europaren neolitizazio-prozesuarekin sartu ziren. Baina azken aurkikuntzek orain arte nagusi zen paradigmaren aurkako ikuspegia erakutsi digute.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere Webgunearen  eta bere Facebookeko orriaren bitartez.