Art<35 BS lehiaketako hamar artista irabazleen erakusketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/02 Noiz arte: 2015/09/30, 08:00 - 09:17
Deskribapena
Ostiralean, urriak 2, Bizkaia Aretoko Chillida gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), "Art<35 BS" erakusketa inauguratuko da, izen bera daraman lehiaketaren zortzigarren edizioko hamar artista irabazleen artelanak bilduko dituena. Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak deitu du lehiaketa hau. Hogeita hamar bat argazki eta gohei margok osatzen dute erakusketa, urriaren 16ra arte ikusgai izango dena, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara bitartean. Sarrera librea izango da.
Honako hauek dira lehiaketako artista irabazleak eta erakusketan erakutsiko diren artelanen egileak: Aïda Andrés (Bartzelona, 1985), Javier Artero (Melilla, 1989), Sonsoles Company (Madril, 1993), Di+IA group (Elx, 1983 y 1984), Mar Guerrero (Palma Mallorcakoa, 1991), Charlotte Jansen (Herdecke, Alemania, 1991), Iker Lemos (Valentzia, 1991), Clara Palomar (Castelló de la Plana, 1990), Mònica Planes (Bartzelona, 1992) eta Cristina Santos (Vila-real, Castelló, 1990).
Ekimen honekin, artista gazteek arte-galeriekin eta erakusketak sustatzen dituzten erakundeekin daukaten harreman profesionala bultzatu nahi da. Era berean, artista gazte hauen artelanak bai pertsona partikular, zein enpresa edota erakundeen arte bildumetan sartu daitezela lortu nahi du lehiaketa honek.