euskaraespañol

Zuhatza abentur

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/01 Noiz arte: 2015/09/15, 10:00 - 16:04

Deskribapena

Jarduera hau urriaren 1 eta 2an, ostegun-ostiralean, burutuko da Zuhatza uhartean, Arrazua-Ubarrundian (Araba).

Denetariko probak gainditzea da erronka: kirol probak, kulturalak, aisialdikoak... Inola ere ez da egingo teknika espezifikoren bat eskatzen duen probarik. Aisialdi jarduerak izango dira, edonork parte hartzeko modukoak.

Nahitaezko baldintza bakarrak IGERIAN JAKITEA eta 2015/16 ikasturtean matrikulatuta egotea dira.

Zuhatza abentur parte hartzeko gonbitea da Arabako Campuseko ikastegi guztiei egindakoa. Ikastegi bakoitzak 4 neskak, 4 mutilek eta kapitain batek osatutako talde misto bat aurkeztu behar du. Kapitaina ikastegiak berak hautatuko du, eta ikastegiari lotutako doktore eta ikertzaileen edo AZPkoen kolektibokoa izango da.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/kirolak-araba