Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko lehenengo topaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/09/14 Noiz arte: 2015/09/11, 09:00 - 08:05
Deskribapena
Astelehenean, irailak 14, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), "Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko lehenengo topaketa" inauguratuko da. "Justizia krisi garaian" izenburupean", UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak antolatu du eta aurrerantzean urtero ospatuko den ekitaldia izango da, horrela Botere Judizialarekin ezagutza elkartrukatu eta harremanak aberastu ahal izateko.
Irekiera ekitaldian parte hartuko dute:
- Rafael Catalá, Justizia ministroa
- Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea
- Juan Manuel Calparsoro, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusia
- Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua
- Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
Astelehenean eta asteartean, hilak 14 eta 15, burutuko da "Botere Judizialaren eta Unibertsitatearen arteko lehenengo topaketa" eta sei eztabaida mahaik osatzen dute egitaraua: el futuro de la organización judicial española; la resolución alternativa de conflictos; la Administración Pública y su justicia en tiempos de crisis; la corrupción política y su respuesta judicial; cuestiones controvertidas de justicia penal; y cuestiones controvertidas de justicia civil.
Gai hauetan sakontzeko, hamabi hizlarik parte hartuko dute: Carlos Coello, Iñaki Esparza, Iñaki Subijana, Patxi Etxeberria, Luis Garrido, Iñaki Lasagabaster, Urko Gimenez, Norberto de la Mata, Jesús Alfonso Poncela, Jon Mirena Landa, Edmundo Rodriguez eta Ana Seisdedos.
UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak urtero ospatu nahi ditu topaketa hauek ikasturte hasieran, urte bakoitzean Fakultateak presentzia duen bi Campusetako batean.