euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk 2015/2106 ikasturtearen hasiera egingo du Arabako Campusean

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/10 Noiz arte: 2015/09/07, 11:30 - 13:06

Deskribapena

Ostegunean, irailak 10, 11:30ean, UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian (Unibertsitateko Ibilbidea, 5. Vitoria-Gasteiz) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak 2015/2016 ikasturteko hasierako ekitaldia egingo du.

Ekitaldi honetan, UPV/EHUko idazkari nagusi José Luis Martínek 2014/2015 ikasturte akademikoaren memoriaren laburpena eskainiko du. Gero, Mertxe Renobales Scheifler doktoreak emango du ikasturte hasierako hitzaldia: Transgénicos, ¿por qué no? Jarraian Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Gorizelaiak eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk parte hartuko dute ekitaldia ixteko.

Ikasturte berriaren datuak

Azken bi matrikula epeak oraindik betetzeko dauden honetan, ikasle berrien behin-behineko zenbakia 8.497 da. UPV/EHUk 88 gradu eskaintzen ditu eta guztira 8.694 plaza; hala, plazen %97,7 bete da. Zehazki, titulu horietako gehienek bete dituzte eskainiko plaza guztiak, eta libre gelditu diren plazak Ingeniaritzako eta Arkitekturako graduen esparruan kontzentratzen dira.

Plaza guztiak bete dituztenen artean, hauek nabarmentzen dira, lehen hamarren artean gutxieneko notarik altuenak kontutan hartuz: Medikuntza, Biokimika eta Biologia Molekularra, Odontologia; Fisioterapia; Erizaintza gradua, zeinak ematen den hiru Eskoletan --campuseko dago bat-- muga-nota altuak izan dituen; eta Biologia. Berez, Osasun Zientzietako sei titulazio horiek (Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia eta 3 Erizaintzak) muga-notak igo dituzte. Halaber, gutxieneko notarik altuenak kontutan hartuz, lehen hamarren artean daude UPV/EHUk eskaintzen dituen bi gradu bikoitzak: Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa (muga-nota altuena izan du 2015/16 ikasturtean, 12,644), alde batetik; eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea (muga-nota: 10,621), bestetik.

Azken bi matrikula-epeak irailaren 11n eta 18an izango dira. Bigarren eta goragoko mailetako ikasleei eta graduondokoei dagokienez, automatrikula uztailaren 20tik 30era egin zen eta irail hasierako egunotan bukatuko da. Ikastegi gehienetan, eskolak datorren astean hasiko dira.

Gaur, hilak 4, graduetan izena emanda dauden pertsonak hauek dira:

Campusa Matrikulak gaztelaniaz Matrikulak euskaraz Guztira
Araba 742 987 1.729
Bizkaia 2.631 2.072 4.703
Gipuzkoa 847 1.218 2.065
Guztira 4.220 4.277 8.497

Halaber, unibertsitateak graduondoko ikasketak eskaintzen ditu. Eskaintza honakoa da: 110 master ofizial – horietariko 22 unibertsitate artekoak dira (Espainiako edo nazioarteko unibertsitateen artekoak); 10ek lanbiderako ahalmenak ematen dituzte eta bik Erasmus Mundus bikaintasuneranzko onarpena dute–; 65 doktorego programa (horietariko 18 unibertsitate artekoak dira); eta 35 graduondoko berezko titulu. (20 espezialistena eta 15 master). Horrez gain berezko gradu bat ere eskaintzen du UPV/EHUk.

Euskal Herriko Unibertsitatek 5.567 irakasle eta ikertzaile ditu, eta 1.867 Administrazio eta Zerbitzuetako langile.
 

Irakasleak/Ikertzaileak
  Gizonak Emakumeak Guztira
Irakasle eta ikertzaileak 2.488 1.929 4.417
Ikertzaile kontratatuak 289 279 568
Ikertzaile bekadunak 349 233 582
Guztira 3.126 2.441 5.567

 

Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonala:
Gizonak Emakumeak Guztira
678 1.189 1.867

Eraikuntza berriak

Berriki hasiko den ikasturtean zehar, UPV/EHUk abian jarriko ditu eraikitako azken eraikuntzak. Hala, Arabako Campusean, Gizarte Zientziak eta Humanitateak jorratuko dituen ikerketa zentroa irekiko da, zeinak Micaela Portilla Arabako ikerlariaren izena eramango duen. 9.000 m2-ko zentro horrekin UPV/EHUk ikerketa zerbitzua eman nahi du Gizarte Zientzien eta Humanitateen esparruan; ezagutza arlo horrek, hain zuzen, pisu espezifiko garrantzitsua du campus horretan.

Bizkaiko Campusean, Leioa-Erandio Gunean, Parke Zientifikoan kokatuta dauden 3 eraikuntza berrik hasiko dute jarduera: Biofisika Unitatearen egoitza berria, UPV/EHU-CSIC zentro mistoa, zeinari esker mintz biologikoen esparruan bereziki egiten ari diren ikerketak sustatu eta dibertsifikatu ahal izango diren; Martina Casiano Plataforma Teknologikoa, Materialen Zientzien eta Teknologiaren arloan jarduteko; eta, azkenik, Maria Goyri Animali Teknologiarako Gunea, Biomedikuntza eta Elikagaien Zientzia eta Ekosistema Jasangarrien arloko komunitate zientifikoari zuzendua. Halaber, azken bi eraikuntza horietan, SGIker Ikerkuntzarako zerbitzu orokorren azpiegitura zientifiko teknologikoak izango dira.

Gipuzkoako Campusean, hil honetan bertan, erabilera anitzeko zentro bat ireki da, Elbira Zipitria Gipuzkoako pedagogoaren izena daramana. Eraikina energetikoki jasangarria da eta 4.500 metro koadroko azalera du, eta Campusean dagoen irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako eskaintza sendotuko du. Bertan Sinnergiak Social Innovation zentroa dago eta Esperientzia Geletako ikasleak ere han egongo dira.

Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da esteka honetan: https://ehutb.ehu.eus/es/directo/2.html