UNESCO katedren topaketa Punta Begoñan
Noiz eta non
Noiztik: 2015/07/20 Noiz arte: 2015/07/16, 11:00 - 10:12
Deskribapena
Astelehenean, irailak 20, 11:00etan, Punta Begoña Galerietako Horacio Echevarrieta aretoan, UNESCO Katedren topaketa izango da, "Bilboko itsasadarraren paisaia industrialaren giza-ingurumen erronkak" izenburupean, UPV/EHUko Kultur Paisaia eta Ondarea UNESCO Katedrak antolatuta.
Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Getxoko Udala eta UPV/EHUren laguntzaz, Kultur Paisaia eta Ondarea UNESCO Katedra eta Uruguaiko "Cátedra UNESCO Agua y Cultura" biltzea du helburutzat topaketa honek, herrialde ezberdinetan paisai industrialek dituzten giza eta ingurumen erronkak eztabaidatzeko asmoz.
Horretarako, bi kasu aurkeztuko dira: Bilboko itsasadarrarena eta Uruguaiko urarekin harremandutako paisai industrialak. Horren ondoren Punta Begoñako galerietara bisita gidatu bat egingo da, gaur egun ikerketa prozesuan dauden galeriak ikusteko, hain zuzen.
Hitzaldiak:
- Juan Manuel Madariaga (Cátedra UNESCO Cultural Landscape and Heritage UPV/EHU): "Desmontando mitos: la contaminación de la ría de Bilbao en la época de Horacio Echevarrieta (1870-1960)".
- Javier Taks (Cátedra UNESCO Agua y Cultura): "Desafíos socio-ambientales de los paisajes industriales del agua en Uruguay".
Sarrera dohainik - Parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea emailea (ander.delafuentea@ehu.eus) edo telefonoz (945014546 // 945013478).