euskaraespañol

Eguneko irudia

Norvegia eta Espainiako Ongizate Estatuari buruzko eztabaida

Noiz eta non

2015/07/02 2015/07/02, 16:00 - 12:08

Deskribapena

Ostegunean, uztailak 2, 15:45etan, Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), "Ongizate Estatuaren Erronkak Norvegian eta Espainian: Gizarteko arrisku berriei aurre egiteko politika berriak" izenburupean jardunaldi bat antolatu du EHUgune-k "rethinking together" programaren eta NorSpaR (Norway-Sapain-Research) proiektuaren baitan. EHUgune Unibertsitatearen, gizarte zibilaren eta erakundeen arteko topaleku eta elkargunea da.

Inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua
  • Johan Vibe, Norvegiako enbaxadorea
  • Juan Mª Aburto, Bilboko alkatea
  • Joxerramon Bengoetxea, EHUgune-ko zuzendaria

EGITARAUA:

15:45-16:00 Agintariei harrera Bizkaia Aretoko sarrera nagusian.

INAUGURAZIOA

16:00-16:05 Hizlarien aurkezpena, Joxerramon Bengoetxea EHUguneko zuzendari jaunaren eskutik.
16:05-16:10 Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu jaunaren mintzaldia.
16:10-16:15 Juan Mª Aburto Bilboko alkate jaunaren mintzaldia.
16:15-16:20 Johan Vibe Norvegiako enbaxadore jaunaren mintzaldia.
16:20-16:25 Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektore jaunaren mintzaldia.

EKITALDIA

16:25-16:30 Hizlarien aurkezpena Luis Cañadaren eskutik.
16:30-16:35 Alberto Alberdi doktore jaunaren aurkezpen hitzaldia.
16:30-17:15 Javier Moreno doktore eta ikerlari nagusi jaunaren hitzaldia.
17:15-17:30 Fernando Fantova doktore aditu jaunaren ekarpenak.
17:30-17:45 Unai Martin doktore aditu jaunaren ekarpenak.

ATSEDENALDIA

17:45-18:00 Kafea hartzeko atsedenaldia.

SAIOA

18:00-18:45 Laburbiltzea eta eztabaida orokorra, Alberto Alberdi doktore jaunak gidatua.
18:45-18:55 Saioko ondorioak, Alberto Alberdi doktore jaunaren eskutik.

AMAIERA

18:55-19:15 Saioari amaiera ematea Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusi  jaunaren, Johan Vibe Norvegiako enbaxadore jaunaren eta Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektore jaunaren eskutik.