euskaraespañol

Eguneko irudia

Finantza Berrikuntzan III. Kongresua: ukiezinen kudeaketa finantzarioa

Noiz eta non

2015/06/08 2015/06/08, 09:00 - 08:22

Deskribapena

Astelehenean, ekainak 8, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), Finantza Berrikuntzan III Kongresu Zientifiko-Profesionala: Ukiezinen kudeaketa finantzarioa hasiko da.

Ekitaldiaren inaugurazioan izango dira:

  • Imanol Pradales, Bizkaiko Sustapen Ekonomikoko foru diputatua
  • Arturo Rodriguez, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Leire San José, UPV/EHUko eta ECRIko ikertzailea (Ethics in Finance & Governance. Stakeholders' Responsibility Research Group)

Ukiezinak abantaila ezezik, hainbat kasutan enpresa baten aktiborik baliotsuenak ere izan daitezke. Konpainia handien hazkunde eta burtsako gorabeheren faktore garrantzitsuenetako bat ere dira. Aktibo materialek eskatzen dute baliabide askoren gastua eta beren balorea handitzea oso zaila da; aktibo ukiezinak, berriz, enpresa txiki eta gizarte erakundeentzako aukera ezin hobeak dira, baina aldi berean arriskua ere dakarte,  lurrunkortasuna dela eta. Kongresuan hausnarketa egingo da ukiezinek enpresei irekitzen dizkieten eszenatokiez. Balore ez ekonomikoak gakoa izan daitezke enpresa ehuna berregituraketan.

Kongresuan ukiezinei lotutako arriskuak, beren kontabilitatea eta merkatu finantzarioetan duten inpaktua aztertuko da. Halaber, ukiezinen gaia futbolean jorratuko da, Bilboko Athletic eta Bartzelona FCren kasuetatik abiatuta.