euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko Abesbatzak ikasturte amaierako kontzertua egingo du Lekeition

Noiz eta non

2015/06/27 2015/06/27, 20:00 - 22:06

Deskribapena

Larunbatean, ekainak 27, 20:00etan, Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea basilikan (Abaroa z/g), Enrique Azurzak zuzendutako UPV/EHUko Abesbatzak denboraldiko azkeneko emanaldia eskainiko du. Kontzertu honetan, kantariek Rodrigo Sámano biolontxelo-jotzailea izango dute lagun. Besteak beste, Tomás Luis de Victoria, Maurice Duruflén, Anton Bruckner, Albert Hammond eta Mike Hazelwood egileen lanak interpretatuko dira, baita Julen Ezkurra Abesbatzaren sortzailearenak ere. Sarrera librea izango da.

UPV/EHUko Abesbatzak eskainiko duen egitarauak zati bi izango ditu:

Lehenengo zatia

• Ubi Caritas. Maurice Duruflé (1902-1986)
• Ave Regina coelorum. Tomás Luis de Victoria (1548-1611)
• Ave Maria. Tomás Luis de Victoria (1548-1611)
• Agnus Dei. Ildebrando Pizzetti (1880-1968)
• Locus iste. Anton Bruckner (1824-1896)
• O magnum mysterium (Serenity). Ola Gejlo (1978-)

Bigarren zatia

• Negra sombra. Juan Montes Capón (1840-1899). Testua: Rosalía de Castro (1836-1885)
• Nerea izango zen. Mikel Laboa (1934-2008). Harm. Javier Busto (1949-)
• Saratarra. Harm. J. M. González Bastida (1908-1997)
• Aritz adarrean- Katalin. Konponketak,  Julen Ezkurra (1930-)
• Ain'-a that good news! William L. Dawson (1899-1990)
• I´m a train. Albert Hammond, Mike Hazelwood (1941-2001) eta konponketak, Peter Knight (1917-1985)
• My soul´s been anchored in the Lord. Konponketak, Moses Hogan (1957-2003)

Abesbatzari buruz

Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatza 1977an sortu zen, eta gaur egun 40 abeslarik osatzen dute, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean. Hasieratik, kulturaren zabalkundearen garapenean lan ezin hobea garatu du, a capellako polifonian, euskal egilen musikan, eta egile garaikideengan arreta berezia jarriz. Gorriti, Goicoechea, Eslava eta Zubiaurreren beharrekin disko bi grabatu ditu, eta oraintsu, African Sanctus, David Fanshawe konpositore ingelesarena.

Argibide gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/coro/home