euskaraespañol

Eguneko irudia

Ikasnabar 2015. Hezkuntzari eta Teknologiari buruzko Nazioarteko Kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/23 Noiz arte: 2015/06/25, 16:00 - 13:00

Nazioarteko adituek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan egun dauden joerak aztertuko dituzte

Deskribapena

Asteartean, ekainak 23, 16:00etan, UPV/EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Agirrezabala gelan (Sarriena auzoa, s/n) hasiko da Ikasnabar nazioarteko kongresua. Gonbidatuak Frantzia, Bretainia Handia, Brasil eta Amerikako Estatu Batuetako eta bestetatik etorritako adituak dira, eta ekimenak, ezen hiru egun iraungo dituen, ekainak 25era arte, etorkizunari begiratu nahi dio, helburua izanik aurretik ikustea zer-nolako prestakuntza ukanen den. Hala, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan egun dauden joerak ikus daitezke kongresuan, baita aztertu ere egungo baliabideak eta horien emaitza hobetzeko eztabaidatu ere.

Nazioarteko adituek, Richard Vaughan, Vaughan Systems-eko presidentea; Dani Gutierrez, software askean aditua eta UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Tekniko irakaslea; Joao Augusto Ramos e Silva, irakaskuntza teknikon aditua eta Universidade do Estado de Maranhão-ko irakaslea, besteak beste, irakaskuntza libre eta irekiko azken joerak eta gauzatzeak erakutsiko dituzte.

Honako hau zortzigarren edizioa da eta iazko formatuari segituz, hiru egunez zenbait gai aztertuko dira gonbidatuekin: hezkuntzan sare-teknologiak duen garrantzia, hezkuntza zentroetan erabiltzen den teknologiaren hobekuntza, nola gauzatu PBL (Problemetan OInarritutako Ikaskuntza), Alderantzizko Klaseen problematika, nola txertatu ikaskuntza kolaboratiboa egungo ereduetan, norantz doan ikaskuntza mobila edo mLearning-a, zein den erarik egokiena Web 2.0 zerbitzuak gauzatzeko, irakaskuntzako sare sozialen erabilera ikaskuntzan, ikasteko aplikazioak hodeian, LMS edo Ikaskuntza Kudeatzeko Sistemen inguruan eztabaidatu, mundu birtualen erabilera ikaskuntza, OpenEdx plataforma, eta abar. Informazio gehiago: http://ikasnabar.com/

Ikastaro paraleloak

Halaber, Ikasnabar biltzarrak aukera ematen du ekainaren 23an goizean antolatutako bi ikastaroetatiko bat doan egiteko. Ikastaroa UPV/EHUko Leioako campusean izango da, zehazki, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Kazetaritzako Lab 7 eta 4 multimedia geletan): Kurtsoak (Hezkuntzarako bideogintza edo Open edX) goizeko 10.00etatik 12.00etara izango diraa. Bi kurtsoak gaztelaniaz emango dira.

Izena emateko formularioa: https://goo.gl/1djU7W