Ate Irekien Jardunaldiak egingo dituzte larunbatean Plentziako itsas Estazioan
Noiz eta non
Noiztik: 2015/06/20 Noiz arte: 2015/06/21, 10:00 - 14:00
Deskribapena
Larunbatean, ekainak 20, 10:00etan, UPV/EHUren Plentziako itsas Estazioak (Areatza Hiribidea, 47, Plentzia), Plentziako Turismo Bulegoarekin lankidetzan, Ate Irekien Jardunaldiak antolatu ditu. Instalazioak ezagutzeko bisita gidatuak prestatu dituzte (akuario esperimentalak, ikerketa eta irakaskuntza laborategiak eta abar), eta zentroan egiten dabiltzan ikerketa proiektuen gaineko argibideak ere eskainiko dituzte.
Marine Environment and Resources Erasmus Mundus Masterreko ikasleek, bisitetan parte hartzeaz gain, Itsas Jardunaldiak antolatu dituzte, PiErekin lan egiten duten hainbat elkarte eta erakunderekin batera (Marefondum, Ambar, Surfrider Foundation, LSEB). Jardunaldion helburua da ozeanoen gaineko ingurumen kontzientziazioa eta zabalpen jarduerak burutzea.
Bisitak 10:00etatik 14:30era bitartean egingo dira, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Derrigor eman behar da izena Plentziako Turismo Bulegoan (946774199, turismo.plentzia@bizkaia.org).
Ocean Sampling Day
Eta igandean, hilak 21, Ocean Sampling Day ospatuko dute Plentziako itsas Eztazioan bertan. Udako solstizioarekin bat eginez, 150 ikerkuntza-erakundek ur-lagin biologikoak batuko dituzte, aldi berean, mundu osoan zehar sakabanatutako 200 itsas estaziotan. Aurten bigarren aldiz hartuko du parte Plentziako itsas Estazioak. Armintzan, itsaso zabalean, hartuko dute bertoko lagina, hain zuzen be.
Planetako itsas mikroorganismoen aniztasuna aztertu gura dute ekimen honen bidez, eta horretarako sekuentziazio genomikoko teknikak erabiliko dituzte. Egun bakar batean sekula burututako mikrobio-karakterizazio handienaren bigarren edizioa izango da. 2014 eta 2015eko kanpainek gure ozeanoetako biodibertsitatea eta funtzio mikrobianoa aztertzeko ikerketak osatzeko balioko dute. Argibide gehiago: http://www.microb3.eu/osd