euskaraespañol

Eguneko irudia

Enpresa Ideien Think Big 2015 lehiaketaren sarien emanaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/19 Noiz arte: 2015/06/18, 11:00 - 11:33

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 19, 11:00etan, UPV/EHUko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Graduen Gelan (Bilbo)  Enpresa Ideien "Think Big 2015" lehiaketaren sariak emango dira. Irabazleen izenak ekitaldian ezagutuko dira.

Aurten, 55 pertsonak (36 gizonezko eta 19 emakumezko) 17 proiektu aurkeztu dituzte. Lau sari banatuko dira: lehenengo irabazleak 1.500€ jasoko ditu; bigarrenek, 1.000na €; eta, hirugarrenak 500€ hartuko ditu. Proiektuak aukeratzeko, epaimahaiak lau irizpide izan ditu: berrikuntza eta ideiaren originaltasuna, horren garapena, bideragarritasun teknikoa eta partaideen konpromisoa. Lehiaketa hori UPV/EHUren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Beaz-en arteko lankidetza hitzarmen baten fruitua da.

Sari emanaldian parte hartuko dute:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustatzeko zerbitzuko burua
  • Juan B. Arrúe, Beazeko teknikaria
  • Aitzol Lamikiz, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria