euskaraespañol

MBAe3 masterra aurkeztuko da

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/19 Noiz arte: 2015/06/17, 18:45 - 11:02

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 19, 18:45ean, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Graduen Aretoan (Bilbo) ateak zabalik jardunaldi bat egingo da, Enpresen Sorkuntza eta Zuzendaritza (MBA e3) masterra ezagutarazteko. Aurkezpenean, Maria Saiz masterraren zuzendariak parte hartuko du, baita enpresak sortu dituzten hiru gazte: Jon Uriarte (Ticketbisen sortzaileetako bat), Gabriel Berrada eta Egoitz Astigarraga (IMG Pharma enpresaren sortzaileak) ere. Enpresak sortu eta zuzendu nahi duten pertsonak trebatzea da masterraren helburua. Sarrera librea izango da, baina jardunaldian izena ematea gomendatzen da.