euskaraespañol

Bideolab UPV/EHU 2015. Ikus-entzunezko ikasleen proiektuen urteko emanaldia

Noiz eta non

2015/06/18 2015/06/18, 18:00 - 21:00

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, ekainak 18, 18:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) Ikus-entzunezko graduko ikasleek egindako proiektu aukeratuen emanaldia izango da, Bideolab UPV/EHU 2015. Fikziozko film laburrak, animazio eta bideosormenezko lanak, dokumentalak eta multikamera proiektuak ikusi ahal izango dira arratsaldeko seietatik aurrera.

Ikus-entzunezko produkzio eta errealizazio arloko irakasgaietan, 3. eta 4. mailako ikasleek landutako 36 lan proiektatuko dira. Lehenengo aldiz, gainera, aurten, Publikoaren Saria emango da.
Ekitaldia Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak antolatu du Bizkaiko Kanpuseko Errektoreordetzaren laguntzarekin.

Txakoli batek emango dio amaiera Bideolab UPV/EHU 2015eri, ikasturtea bukatu eta publikoarekin etorkizuneko errealizadore gazteen lanak partekatzeko ekitaldiari, alegia.

Sarrera doakoa, aretoa bete arte