euskaraespañol

Eguneko irudia

'Hezkuntza-hiriak' kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/10 Noiz arte: 2015/06/09, 09:00 - 13:02

Deskribapena

Asteazkenean, ekainak 10, 09:00etan, Bizkaia Aretoko entzunaretoan (Bilbo) AIFREF 2015 Bilbao XVI. Nazioarteko Kongresua hasiko da. Kongresua ‘Hezkuntza-hiriak: haurraren garapen psikosoziala familia-eskola-komunitateren arteko kohezkuntzaren bitartez' titulupean egingo da. UPV/EHUK antolatu du AIFREF Familia-hezkuntzan Prestakuntzarako eta Ikerkuntzarako Nazioarteko Elkartearen kongresua.

Inaugurazioa parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Arantza Aurrekoetxea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea
  • José Luis Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Gizarte Garapenarako zuzendaria
  • Jone Unzueta, Bilboko Udaleko Hezkuntzaren zinegotzia
  • Ana I. Vergara, Psikologia Fakultateko zuzendaria
  • Gurutze Ezkurdia, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria
  • Jean Pierre Pourtois, AIFREFren presidentea

Sistema sozioekonomikoaren presioak eta lan- eta familia-bizitza bateratzeko zailtasunek jotzen dute adingabekoen haztea eragoztera eta errua bidegabe familiari leporatzera. Testuinguru horretan, bi kontzeptu sortu dira: baterako hezkuntza –familia, eskola eta komunitatearen arteko inplikazioa haurren hezkuntzan– eta hezkuntza-hiria.

Zentzu horretan, Hezkuntza-hiriak oinarri du eremu politiko, zientifiko eta sozio-pedagogikoak (gurasoak, irakasleak, zerbitzu sozialetako langileak, enpresak…) artikulatutako hezkuntza komunitatearen ideia. Eskola, familia eta gizartearen arteko elkarlana da haurraren hezkuntza eta hazkuntza prozesuen funtsa. Horrela ba, KOEDUKAZIOA terminoa honela ulertu behar da testuinguru honetan: haurren garapen psikozozialerako, familia, eskola edo/eta komunitatearen artean egiten den hezkuntza praktika.

Kongresuan, baterako hezkuntzan eta hiritarren hezkuntzan konprometitutako hirien proposamenak eta esperientziak ikertuko dira eta ardatz hauek jorratuko dituzte:

  • Familian, eskolan eta komunitatean koedukazioa
  • Gurasotasuna, gurasoen gaitasunak eta familia-egitura berriak
  • Hezkuntza-erantzunkidetasuna eskolan, komunitatean edota enpresan
  • Familia, eskola edota hiri erresilienteak

UPV/EHUko Psikologia Fakultateak eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta Familia-hezkuntzan Prestakuntzarako eta Ikerkuntzarako Nazioarteko Elkarteak antolatu dute, Haezi/Etxaide eta Psikor UPV/EHUko iker-taldeekin batera.