Ikerkuntzako jabetza intelektualari buruzko hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/06/09 Noiz arte: 2015/06/08, 11:30 - 09:41
Deskribapena
Asteartean, ekainak 9, 11:30etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa, z/g, Leioa), Ramón Trojaola jabetza industrial eta intelektualean adituak hitzaldia eskainiko du "Jabetza intelektuala ikerkuntzan" izenburupean, UPV/EHUko Ikerketa errektoreordetzak antolatuta.
Hitzaldiaren helburua ikerkuntzaren emaitzak babesteko eskura dauden baliabideen inguruko kontzientzia sortzea joatea. Emaitzok ez dira soilik patenteen bidez edo jabetza industrialen bidez babesten. Badaude babeserako beste baliabide batzuek: besteak beste, ikertzaileen arteko hitzarmenak, konfidentzialtasun klausulak eta beste itun mota batzuk, itzulkinak eta laguntza teknikoko aholkularitza.
Ramón Trojaolak hainbat gako eskainiko ditu Unibertsitateko ikerlariek beraien sorkuntzak eta asmakizunak defendatzen jakin dezaten. Badaude horretarako protokolo ereduak eta bestelako formalitate batzuk; ez dira konplexuak, eta balio dute immaterialen enpresa ondare handiagoa eta hobea izan dezagun.
Oraindik egutegia zehaztu gabe dagoen arren, hitzaldi hau UPV/EHUren hiru Capusetako hainbat ikastegitan errepikatuko da.