euskaraespañol

Eguneko irudia

Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuaren 50. urteurrena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/08 Noiz arte: 2015/05/07, 18:00 - 12:40

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 8, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian (Lehendakari Aguirre Etorbidea 83, Bilbo), UPV/EHUko Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuaren 50. urteurrenaren ospakizun ekitaldia burutuko da, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak presidituta.

Hitzaldi gonbidatua José Ignacio Goirigolzarri BANKIAko presidenteak eskainiko du "La visión de Bankia ante los retos del sistema financiero" izenburupean.

Honako hau izango da ekitaldiaren egitaraua:

18:00 Harrera eta ongietorria.
18:15 "Enpresari Aplikaturiko Ekonomia Institutua: 50 urteko historia". Jon Landeta jauna. EAEIko Zuzendaria.
18:30 Hitzaldi gonbidatua: "La visión de Bankia ante los retos del sistema financiero". José Ignacio Goirigolzarri jauna. BANKIAko Presidentea.
19:15 Itxiera. Iñaki Goirizelaia jauna. Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea.
19:30 Cocktaila.