euskaraespañol

Eguneko irudia

Grabatuen erakusketa Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

2015/04/17 2015/04/17, 11:30 - 17:00

Deskribapena

FIG 2014 lehiaketan parte hartu duten obrak izanen dira ikusgai

Ostiralean, apirilak 17, 11:30tan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan (Abandoibarra, 3), "FIG 2014 Sariak. Obra grafiko originalak" izeneko erakusketaren aurkezpena eginen da. Europa mailan grabatu arloko saririk handiena duen txapelketa honen hirugarren edizioan parte hartu dutenen obrak izanen dira ikusgai.

Ekitaldian parte hartuko dute Carmelo Garitaonandia UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Olga Iradier FIG Bilbao-ko Koordinatzaile orokorrak eta Javier Viar Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa