euskaraespañol

Eguneko irudia

"Sistemas Electrónicos Digitales" liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/16 Noiz arte: 2015/04/01, 19:00 - 10:30

Liburuaren azala

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 16, arratsaldeko 19:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Arriaga entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), "Sistemas Electrónicos Digitales" liburuaren hamargarren edizioaren aurkezpen ekitaldia ospatuko da. Liburu hau, 1972an lehen edizioa atera zenetik, oinarrizko lana da elektronika digitalaren irakaskuntzan Espainiako unibertsitateetan. Aurkezpen ekitaldia nahi duen guztiarentzat irekita egongo da.

"Sistemas Electrónicos Digitales" liburuaren egile nagusia Enrique Mandado Vigoko Unibertsitateko Elektronika Aplikatuaren Institutuko irakaslea da. Hurbiletik jarraitu ditu diziplina honen gora beherak, liburua etengabe gaurkotuz eta erreferentziako testuan bihurtuz. Orain aurkezten den edizio honetan, lehen aldiz, Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen du, jatorrizko egilearekin batera sinatzen duen José Luis Martín UPV/EHUko idazkari nagusi eta teknologia elektronikoa saileko katedradunaren partaidetzarekin.

Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, liburuaren egile biek parte hartuko dute, Enrique Mandadok eta José Luis Martínek, eta baita Marcombo argitaletxeko ordezkariek ere.

Egun berean, ostegunean, goizeko 10:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan, prentsaurrekoa eskainiko da "Sistemas Electrónicos Digitales" liburuaren hamargarren edizioa aurkezteko.