-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
-
Formula Student Vitoria, errebelazio ibilgailu onena Silverstonen
‘Otoitz edertuak: Orduen liburuak Erdi Aroko Europan'
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/11 Noiz arte: 2015/07/31, 15:45 - 15:45
Zikloa
Liburutegi ikusezina
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/3830888/Libro+de+Horas.jpg/e9e8601e-ce9f-4f45-b08e-1029571e38de?t=1428939666000)
Deskribapena
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Koldo Mitxelena liburutegiko Basterrechea Matoni Funtsetik hartutako XIV. eta XVI. mendeen artean egin ziren Erdi Aroko Orduen Liburuei buruzko eskuizkribuen faksimileen (eta bi inkunable) erakusketa ikusgai Arabako Campuseko liburutegian (Nieves Cano kalea, 33).
Liburutegi honetan gordetako funtsak hurbiletik ezagutzeko beste aukera bat da. Kasu honetan ‘Otoitz edertuak: Orduen liburuak Erdi Aroko Europan' izenburua daraman erakusketa ikus daiteke, mota honetako lanen gainbegirada historiko labur batekin eta ezaugarri azpimarragarrienetako batzuekin batera. Erakusketa osatzeko, gainera, aukeratutako eskuizkribuen azterketa liburuak ikusgai daude, kontsultatu nahi dituenarentzat.
Ez aspalditik hona, UPV/EHUko Arabako Campuseko Liburutegiak bere funts berezien hainbat erakusketa egin ditu unibertsitateko kideei eta herritarrei, oro har, ezagutarazteko. Interesdunek ‘liburutegi ikusezinaren' erakusketa hau bisitatu ahalko dute astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 21.00ak arte, eta, larunbatetan, 9.00etatik 14.00ak arte.
Erakusketaren katalogora esteka:
http://issuu.com/biblioehu/docs/oraciones_iluminadas