euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia

Fernando Plazaola Zientziatekan : Fukushimaren nondik norakoak

Noiz eta non

2015/03/24 2015/03/24, 19:00 - 21:00

Zikloa

Zientziateka

Fukushimako istripua 2011ko martxoan

Deskribapena

Martxoaren 24an astearteaz, arratsaldeko 19:00tan, Alhondiga Bilbaoko Mediateka aretoan (2. solairua), Fernando Plazaola Fisika Aplikatuko katedradunak (UPV/EHU) "Fukushimaren nondik norakoa" –z hitz eginen du. Duela lau urte, Japonian historiako bigarren istripu nuklearrik larriena gertatu zen. 2011ko martxoak 11n, Richter eskalan bederatzi gradu izan zituen lurrikara batek 15 metroko altuerara iritsi zen tsunamia eragin zuen. Haren ondorioz, herrialde hartako 14 erreaktorek kalteak jasan zituzten. Dakigunez, larrienak Fukushima-Daiichi-ko 4 erreaktorean gertatu ziren. Lurrikarak eta tsunamiak nahiko ohikoak diren arren, Japoniak oso erreaktore sare garrantzisua zuen: iturri horretatik sortzen zuten kontsumitzen zuen energia elektrikoaren %25a baino gehiago. Izan ere, 2011ko istripuaren aurretik, segurtasun nuklearraren arloan eredutzat hartzen zen herrialde asiatikoa. Hortaz, nola izan zen posible halako istripu larria gertatzea? Nolakoa izan zen ezbeharraren kudeaketa, eta zeintzuk izango dira bere ondorioak?

Fernando Plazaola UPV/EHUko Fisika Aplikatuko katedradunak gai honi buruz hitz egingo du 'Fukushimaren nondik norakoak' izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau martxoak 24an burutuko da AlhondigaBilbaon arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Kultura Zientifikoko Katedraren aktualitatea segi dezakezu bere web ataritik ala facebook kontutik.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa