"Esklerosi anizkoitzaren 1000 aurpegiak", Medikuntzako Irakaskuntza Unitatetan
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/27 Noiz arte: 2015/03/26, 09:00 - 16:34
Deskribapena
Apirilaren 3ra arte, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara arte Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Gurutzetako Irakaskuntza Unitatean (Gurutzetako Unibertsitateko Ospitalean.,Gurutze plaza, z/g. Barakaldo) eta Basurtuko Irakaskuntzako Unitatean (Basurtuko Unibertsitate Ospitalea. Guturbay, z/g. Bibo) ‘Esklerosi anizkoitzaren 1.000 aurpegiak' erakusketa irekia egongo.
Enrique Moreno Esquibelek egindako argazkiek neurologo, senide eta gaixoen egoera islatzen dute lanean, familian edo osasun zentroetan. Esklerosi anizkoitza gaixotasun neurologikoa da eta 18 eta 40 urte bitartean diagnostikatzen da. Bigarren desgaitasun-kausa da heldu gazteen artean. Euskadin 2.200 pertsonak daukate. Horietako bat fakultateko ikasle ohi bat da, lizentziatua, Leyre Avellanal, hain zuzen ere.
Erakusketa hori beste ospitale unibertsitateko irakaskuntza unitateetan ere irekita egongo dira. Apirilaren 13tik 24ra arte, goizeko 8:00 etatik arratsaldeko 20:00etara arte Gasteizko Irakaskuntzako Unitatean (Arabako Unibertsitate Ospitalea-Txagorritxu. José Atxotegi kalea, z/g. Vitoria-Gasteiz) izango da, eta Donostiako Irakaskuntzako Unitatera (Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola. Doctor Begiristain, 105. Donostia) ere eramango da.