Zahartze aktiboa: bizitza kalitatea bermatzea
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/25 Noiz arte: 2015/03/23, 16:00 - 16:00
Deskribapena
UPV/EHUko "Zahartze osasungarria eta bizi kalitatea" masterrak zahartze aktiboari buruzko jardunaldi irekia antolatuko du
Asteazkenean, martxoak 25ean, 16:00etan, UPV/EHUko Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan (Elkano kalea, 21. Bilbo) "Zahartze osasungarria eta bizi kalitatea" masterrak antolatutako zahartze aktiboari buruzko jardunaldi ireki bat egingo da. Jardunaldiaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko zahartze aktiboko programak ezagutaraztea unibertsitateko ikasleei eta gizarteari. Adituek azalduko dituzte esperientziak, bizitza osasuntsua edukitzeko programak, terapiak eta zahartzea prebenitzeko metodo berriak.
Jardunaldia irekia izango da.
Programa
Aurkezpena.
- Clara Sánchez Fernández, Leioako Erizaintza Eskolako zuzendaria
- Gorka Larrinaga Enbeita, Erizaintza I Saileko zuzendaria
"Programa de investigación en el uso terapéutico del ejercicio para las personas con enfermedades crónicas. EFIKRONIK"
- María Soledad Arietaleanizbeaskoa, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Ikerketa Unitateko Erizaina.
CIUDADES AMIGABLES programa
- Elena del Barrio, Matia Fundazioko soziologoa, Donostia Hiri Lagunkoia proiektuko ikerlari nagusia (MOEk sustatutako ekimena)
PRESCRIBE VIDA SALUDABLE programa
- Enrique de la Peña Varona, Sondikako Osasun Zentroko familia medikua eta BOP ikerketa proiektuko koordinatzailea.
"Visión de la situación en primera persona"
- Sabin Ipiña, "Nagusiak" Bizkaiko Adineko pertsonen Elkartearen fundatzailea eta presidente ohia.
Eztabaida eta galde-erantzunak. Jardunaldiaren itxiera.