euskaraespañol

Eguneko irudia

Korrika 19: UPV/EHUren kilometroak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/22 Noiz arte: 2015/03/29, 12:17 - 09:50

Deskribapena

Aurreko  urteetan  bezala, aurtengo Korrikan ere UPV/EHU izango da euskararen aldeko  lasterketa horretan. Gasteiz, Bilbo eta Donostian kilometro bana hartu du unibertsitateak euskararen aldeko ekitaldi horretan parte hartzeko, eta zurekin batera egin nahiko genuke. Animatu korrika egitera. Euskahaldun!

Hona hemen UPV/EHUk hartu dituen kilometroak:

DONOSTIA: Martxoak 22, igandea

  • 708. kilometroa: Tolosa hiribidean, Filosofia eta Hezkuntza  fakultatearen ate parean, Añorgarako  norantzan.
  • Ordua: 12:17

GASTEIZ : Martxoak 28, larunbata

  • 2.204. kilometroa: Manuel Iradier Kalean ("The Man  in the Moon" tabernaren aurrean)
  • Ordua: 14:15

BILBO : Martxoak 29, igandea

  • 2.448. kilometroa : Simon Bolibarreko sarreran (Korrika Maria Diaz de Haro kaletik dator)
  • Ordua: 09:47
     
UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa