euskaraespañol

Eguneko irudia

Farida Shaheedek iraganaren erabileraz hitz egingo du UPV/EHUn

Noiz eta non

2015/03/17 2015/03/17, 10:00 - 12:00

Deskribapena

Asteartean, martxoak 17, 10:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan (Sarriena z/g, Leioa), Farida Shaheedek. Kultura Eskubideen Arloko Nazio Batuen txostengile bereziak emango du ikastaro bat iraganaren erabilerari buruz. Bertan historia idazteko eta irakasteko moduari buruzko txostena aurkeztuko du. Txostenean narratiba historikoa izan du aztergai, kultura-ondare eta identitate kolektiboan jokatzen duen rola azpimarratuz. Bere ustetan historiaren erakaspenak hausnarketa kritikoa bultzatu behar du. Horretarako, gizartean egon daitezken ikuspuntu desberdinak jorratu behar direla dio, iritzi eta adierazpen askatasuna, informazioa eta hezkuntza eskubidea, askatasun akademikoa eta pertsonek eta taldeek beren kultura-ondarea eta besteena eskuratzeko duten eskubidea kontutan hartuta.

Monika Hernando Porres, Eusko Jaurlaritzaren  Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria eta UPV/EHUko Historia Garaikidea Saileko katedradun  Joseba Agirreazkuenaga ibiliko dira aurkezle eta moderatzaile lanetan.

Mintegia ingeleraz emanen da eta sarrera librekoa bada ere, izena ematea derrigorrezkoa da.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa