euskaraespañol

ARTESHOP BILBAO ekimenaren bosgarren edizioaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/13 Noiz arte: 2015/03/11, 11:00 - 13:00

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 13, 11:00etan, Bilboko udaletxeko Prentsa Aretoan, ARTESHOP BILBAO 2015 ekimenaren bosgarren edizioaren aurkezpen ekitaldia ospatuko da. Hiriko ekitaldi gisa finkatu den sariketa da Arteshop; oraingo honetan ere Bilboko 75 saltoki eta Arte Ederren Fakultateko beste horrenbeste ikasle elkartuko ditu, binaka, artea eta merkataritza uztartzeko.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Marta Ajuria, Bilboko Udaleko Merkataritza eta Turismo Saileko zinegotzi ordezkaria
  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa
  • Juan Zapater, Bilbao Arte Fundazioko zuzendaria
  • Natxo Rodriguez, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko dekanordea
UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa