euskaraespañol

Eguneko irudia

Hainbat aholku familia enpresak eraginkortasunez administratzeko

Noiz eta non

2015/03/11 2015/03/11, 18:00 - 20:00

Zikloa

"Empresa Familiar, marcando la diferencia"

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 11, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriko, Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatu duen "Empresa Familiar, marcando la diferencia" zikloko hirugarren hitzaldia eskainiko dute Katya Azarkina eta Alberto Guerra Garrigues de Bilbaoko bazkideek "Consejos de Administración eficaces en Empresa Familiar" izenburupean.

Hizlariek aurreratu dutenez, "ez dira existitzen guztiz berdinak diren bi familia enpresa, eta ezta horientzako antolakuntza eta kudeaketa eredu bakar bat ere. Hala ere, badaude gobernu ona deritzen jardunbide batzuk eta horiek erabiliaz balioa sortzea, arriskuak murriztea eta kudeaketa korporatiboa gardentasunari buruz konfiantza handitzea  lortu daiteke. Egungo egoera ekonomikoak gobernu on korporatiboaren onurak berraurkitzea eskatzen duela jakinda, hitzaldi honetan, gai honen gaurkotasuna aztertzeaz gain, aholku batzuk ere aurkeztuko ditugu".

UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatutako zikloa honako hitzaldi hauekin osatuko da:

Izenburua: "Alternativas de financiación para la empresa familiar"
Hizlaria: Gotzon Hervás, Euskadi eta Kantabriako Enpresetako Zuzendaritza Komertzialeko Finantziazio Arduraduna
Eguna: Martxoak 25
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Valoración de Empresas Familiares"
Hizlariak: Carlos Manuel Rodriguez, Cafentoko Kontseilari Delegatua, eta David Gonzalez, GLEZCOko Bazkide Zuzendaria
Eguna: Apirilak 15
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Gestión de la empresa familiar: CEO Familiar versus CEO no Familiar"
Hizlariak: Bi familia enpresatako bi CEO
Moderatzailea: Manuel Urrutia, Confianzeko Kontseilari Delegatu eta Zuzendari Nagusia
Eguna: Maiatzak 7
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Rasgos de una empresa competitiva en un entorno competitivo complejo"
Hizlaria: Sabin Azua, B+I Strategy enpresako bazkide zuzendaria
Eguna: Maiatzak 13
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa