euskaraespañol

Eguneko irudia

Jean-Marie Lehn Kimikako Nobel Sariaren hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/10 Noiz arte: 2015/03/05, 19:30 - 12:13

Deskribapena

Asteartea, martxoak 10, 19:30etan, Guggenheim museoko areto nagusian, Bilbon, Jean-Marie Lehn, Kimikako Nobel sariak, kimikaren inguruko eta orokorrean zientziaren inguruko zenbait erreflexio kontzeptual ere partekatuko ditu publikoarekin. Hitzaldia Donostia International Physics Center-ek Telefónica-ren babesarekin antolatzen du.

Sarrera doakoa eta librea aforoa bete arte.H

itzaldia ingelesez izango da, eta aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaraz eta gazteleraz.

Jean-Marie Lehn Rosheimen jaio zen, Frantzian. Kimikako ikasketak egin zituen Strasbourgeko Unibertsitatean, eta 1963an eskuratu zuen doktoretza. Doktore-tesia egin ondoren, urtebete egin zuen Harvardeko Unibertsitatean, Robert Burns Woodward irakaslearekin lanean eta B12 bitaminaren sintesi kimikoa garatzen. 1970ean kimikako irakasle izendatu zuten Strasbourgeko Unibertsitatean, eta 1980an Parisko Collège de France ospetsuko irakasle izateko hautatu zuten.
1987an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Pedersenekin eta Cramekin batera, antzemate molekularraren (hau da, molekula hartzaile batek substratu batekiko lotura ezagutzeko eta gauzatzeko erabiltzen duen sistemaren) oinarri kimikoari buruz egin zituen ikerketengatik. Gainera, antzemate molekularrak funtsezko zeregina betetzen du prozesu biologikoetan.
Hainbat urtetako jardunaren ondorioz, kimikaren adar berri bat definitu behar izan zuen Lehnek, eta adar berri horri "kimika supramolekularra" deitzea proposatu zuen. Izan ere, bi espezie kimiko desberdin edo gehiago molekularteko indar ez-kobalenteen bidez elkartzearen ondorioz sortzen diren entitate konplexuak ditu aztergai (aitzitik, kimika molekularrean, entitateak osatzen dira lotura kobalente bidez uztartutako atomoak oinarri hartuta). Eremu berri hori auto-antolaketa prozesuen kimika izena hartuta garatu da, eta azken aldian "kimika adaptatiboa" ere esaten zaio.

Akademia- eta erakunde-zerrenda luze baten kide da Lehn irakaslea, eta hainbat ohorezko titulu eta nazioarteko sari eman dizkiote.

Hizlari paregabea, publiko orokorrari eskainitako hitzaldietan, bere ideiak azaltzeko duen modu erraz eta argia azpimarratzekoa da, aldi berean askorentzat ezezaguna zen kimikaren adar bat ezagutzera ematen duelarik.