Batxilergoko 49 ikaslek Fisika Olinpiadan parte hartuko dute
Noiz eta non
2015/03/06 2015/03/06, 18:00 - 20:00
Deskribapena
Ostiralean, martxoak 6, arratsaldez, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Euskadiko Fisika Olinpiada egingo da. Aurtengo edizioan Euskal Autonomia Erkidego osoko 13 ikastetxetako 49 ikaslek parte hartuko dute.
Fisika Olinpiada zientzia arloko lehiaketa bat da, non batxilergoko ikasleek Fisika arloan duten ezagutza zenbatekoa den neurtuko dituzten idatzizko azterketa batean. Raúl Pérez, unibertsitate ikastegi honetako Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko irakaslea, dabil lehiaketa zientifiko honen koordinazio lanetan. Lehiaketa honetan, batxilergoko ikasleek proban jarriko dituzte fisika arloan dituzten ezagutzak.
Fase autonomiko honetan punturik gehien eskuratzen dituzten hiru ikasleek, aurten, apirilaren 11tik 13ra bitartean Madrilen egingo den XXVI. Fisika Olinpiada Nazionalean parte hartuko dute.
Olinpiada honen helburuak honako hauek dira: fisikaren irakaskuntza sustatzea, ikasle eta irakasleen topagune bat eratzea eta Nazioarteko Olinpiadako eta Iberoamerikako Olinpiadako parte-hartzaileak hautatzea.