Umeek gaixotasunari beldurra galduko diote eta Medikuntzako ikasleek nola tratatu ikasiko dute
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/04 Noiz arte: 2015/03/06, 14:00 - 18:00
Deskribapena
Asteazkenean, martxoak 4, 14:00etan, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Iraskuntza Unitatean (Montevideo etorbidea, 8. Bilbo), Hartz Txikien Ospitaleak ateak irekiko ditu 150 umek euren peluxezko hartzak osatzeko eta mantal zuriari beldurra galtzeko. Europan "Teddy Bear Hospital" izendatutako ekimen hau Aviem Asociación Vasca de Intercambios de Estudiantes de Medicina elkarteak antolatu du hemen, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Pediatria Sailarekin eta Basurtuko Unibertsitateko Ospitalerekin elkarlanean.
Ostiralera arte, hilak 6, Medikuntzako azken urteetako ikasleak izango dira begirale, eta saioetan, 4 eta 5 urte dituzten haurrak euren peluxezko panpinen mediku bihurtuko dira. Ekimen horretan 14:00etatik 18:00etara arte, 150 haurrek parte hartuko dute:
Asteazkenean, hilak 4, Franciscanas de Montpellier ikastetxeko 40 ikasle.
Ostegunean, hilak 5, Esclavas SC Fátima ikastetxeko 50 ikasle.
Ostegunean, hilak 6, Getxoko Andra Mari ikastetxeko 60 ikasle.
Lau urte jarraian egindako ekimen Hartz txikien Ospitalearen bidez, Medikuntzako azken urteetako ikasleen gidaritzapean, 150 umek "peluxe gaixoaren" sintomen historia klinikoa idatziko dute, peluxea aztertuko dute, eta, kirurgialariz jantzita, "ebakuntza egingo diete"gaixoei, ebakuntza geletako mahai egokituetan. Jarduerak iraun bitartean mediku jarduteaz gain, ikasleek oinarrizko nozioak ikasiko dituzte elikaduraz, txertoez eta haginen osasunaz, haurtzaroan bertan ezartzeko ohitura osasungarriak.