Familia enpresen estrategia eta tresnei buruzko hitzaldia
Noiz eta non
2015/03/03 2015/03/03, 18:00 - 20:00
Zikloa
Empresa Familiar, marcando la diferencia
Deskribapena
Asteartean, martxoak 3, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriko, Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatu duen "Empresa Familiar, marcando la diferencia" zikloko bigarren hitzaldia eskainiko du Juan Villanueva Carecheko zuzendari gerenteak "La estrategia familiar y los instrumentos al servicio de una familia empresaria" izenburupean.
Villanuevak bere hitzaldian azalduko duenez, "bere proiektua mantendu nahi duen edozein familia enpresak denbora eta baliabideak eskaini behar dizkio epe ertain eta luzera begirako ‘familia estrategia' bat diseinatzeari. Honek, bere helburuak zehazten lagunduko dio, nora doan jakiteko eta bai enpresan, ondarean zein familian bertan ere burutuko dituzten ekintzak zuzentzeko". "Eskuragarri dauden tresna ezberdinek", dio Carecheko zuzendari gerenteak, "familiako kontu guztien kudeaketa profesional batez gain, familiaren jarraipena ziurtatzeko kohesioa ere eskainiko dute".
UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatutako zikloa honako hitzaldi hauekin osatuko da:
Izenburua: "Consejos de Administración eficaces en Empresa Familiar"
Hizlariak: Katya Azarkina eta Alberto Guerra, Garrigues de Bilbaoko bazkideak
Eguna: Martxoak 11
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan
Izenburua: "Alternativas de financiación para la empresa familiar"
Hizlaria: Gotzon Hervás, Euskadi eta Kantabriako Enpresetako Zuzendaritza Komertzialeko Finantziazio Arduraduna
Eguna: Martxoak 25
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan
Izenburua: "Valoración de Empresas Familiares"
Hizlariak: Carlos Manuel Rodriguez, Cafentoko Kontseilari Delegatua, eta David Gonzalez, GLEZCOko Bazkide Zuzendaria
Eguna: Apirilak 15
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan
Izenburua: "Gestión de la empresa familiar: CEO Familiar versus CEO no Familiar"
Hizlariak: Bi familia enpresatako bi CEO
Moderatzailea: Manuel Urrutia, Confianzeko Kontseilari Delegatu eta Zuzendari Nagusia
Eguna: Maiatzak 7
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan
Izenburua: "Rasgos de una empresa competitiva en un entorno competitivo complejo"
Hizlaria: Sabin Azua, B+I Strategy enpresako bazkide zuzendaria
Eguna: Maiatzak 13
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan