euskaraespañol

Eguneko irudia

Fisikako Olinpiadako XXVIII. edizioa

Noiz eta non

2017/03/03 2017/03/03, 15:30 - 17:51

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Gaur, martxoaren 3an, Fisikako Olinpiadako fase autonomikoaren XXVIII. edizioari dagozkion probak egingo dira 15:30etatik aurrera Zientzia eta Teknologia Fakultateko konferentzia gelan. Fase autonomikoa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Espainiako Fisikako Erreal  Elkartearen  bertako sailak olinpiada lokalak antolatzen dituzte. Olinpiada horretan 2016-2017 ikasturtean batxilergoan matrikulatuta dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikaslek har dezake parte.

Fase autonomikoak  proba bat izango du, problemak eta galderak ebatziz. Proba hau ez da azterketa bat: garrantzitsuena irudimenez eta jolasean askatzea da.

Fase autonomikoko hiru partaide fase nazionalera joango dira. Azken fase hori Gironan izango da 2017ko martxoaren 31n eta apirilak 1 eta 2an, eta fase horretan lehenengo bost postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatuko dute eta Nazioarteko  XLVIII. Fisikako Olinpiadetara joango dira. Aurten Nazioarteko Olinpiada Yogyakartan (Indonesian) gauzatuko da, 2017ko uztailaren 16tik 24ra. Irailean Kolonbian izango diren XXII. Olinpiada Iberoamerikarretara  seigarrenetik bederatzigarrenera  joango dira. Aurten, lehenengo aldiz, Olinpiada Europarrak izango dira, 2017ko maiatzaren 20tik 24ra Tartun (Estonian), eta Espainiako ikasleak egongo dira.