Minbiziaren mutazioak aztertzeko software berria
Noiz eta non
2017/06/06 2017/06/06, 19:00 - 14:40
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, ekainak 6, 19:00etan, Azkuna Zentroan (Medialab 2 aretoa), Asier Fullaondok, Genetika irakaslea UPV/EHUn eta Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa-taldeko ikertzaileak, ‘Minbiziaren mutazioak aztertzeko software berria' hitzaldia eskainiko du, Zientziateka zikloaren barruan.
Gure organismoko proteinetan gertatzen diren mutazioek minbizia sortu dezakete, beste hainbat gaixotasunez gain. UPV/EHUko genetista eta ingeniari talde batek programa informatiko berezia sortu du, minutu batean 40.000 proteina ikertzeko gai dena, eta baita proteina horietan gerta daitezkeen mutazioak ere. Honela, oso denbora laburrean informazio kopuru izugarria kudeatzeko gai da. Mota honetako aplikazio bioinformatikoek geroz eta garrantzia handiagoa dute minbiziari buruzko ikerkuntzan, eta oso lagungarriak izango dira gaixotasun honen kontrako borrokan.
Asier Fullaondo UPV/EHUko Genetika irakaslea programa hau garatu duen taldearen parte da, eta bere erabilgarritasuna azalduko du "Minbiziaren mutazioak aztertzeko software berria" izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau Zientziateka programaren baitan dago eta euskaraz egingo da ekainaren 6an Bilboko Azkuna Zentroan.
Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko hilean bitan antolatzen duten ekimena da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.