euskaraespañol

Eguneko irudia

Doktore berriak izendatzeko ekitaldia itzuli da UPV/EHUra

Noiz eta non

2023/02/17, 17:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Pandemiaren eragindako parentesiaren ondoren, 2023ko otsailaren 17an, ostirala, doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia egingo du berriro UPV/EHUk, 2019an eta 2020an tesia defendatu zutenentzat. Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Eva Ferreira García izango da ekitaldiaren burua, eta 17:00etan hasiko da, Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan (Abandoibarra etorbidea, 3). 

Ekitaldiaren egitaraua 

  • Segizioaren sarrera. 
  • Doktorego Eskolako zuzendari Gotzone Barandika andrearen mintzaldia.  
  • Ionan Marigomez doktorearen hitzaldia, Muskuiluen super botereak izenburu pean 
  • Doktore berrien izendapena.  
  • Ohorezko aurreskua. 
  • Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Eva Ferreira andrearen hitzaldia. 
  • UPV/EHUko Koruaren emanaldia. 

Guztira 2019an 220 emakumek (% 56) eta 170 gizonek (% 43) irakurri zuten tesia UPV/EHUn. 2019an, beraz, 390 tesi burutu ziren. 2020 urtean aldiz, 219 emakumek (% 52) eta 210 gizonek (% 50) irakurri zuten tesia UPV/EHUn, beraz, 429 tesi guztira. Doktore horien % 21 atzerritarra da. 

Ezagutzan oinarritako gizarte batean ikertzaileen prestakuntza funtsezkoa da aurrerabidea eta gizarte-ongizatea sustatzeko. Hori dela eta, azken urteotan, doktorego ikasketen protagonismoa gero eta handiagoa da. Doktoreak goi mailako profesionalak izango dira  I+G+B sortzeko eta zabaltzeko,  zeren eta ikasketa hauek prestakuntza maila gorena eman eta erronka handiak aurrera eramateko gai izango diren profesionalak trebatzeko aproposak baitira.  Izan ere, formazio maila honetara ailegatzen direnek lan funtsezkoa egin ahalko dute ikerketarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten erakundeetan, bai publiko bai pribatu arloan.  

126 tesi defenditu ziren euskaraz 

2019an irakurritako 390 tesietatik, 121 Zientzien arloan daude, 87 Gizarte eta Lege Zientzietan, 81 Ingeniaritza eta Arkitekturan, 63 Osasun Zientzietan eta 38 Arte eta Humanitateetan. Azpimarratzekoa da 193 tesi internazionalak izan zirela eta 55 euskaraz defendatu zirela. 220 tesi emakumeek defendatu zituzten eta 170 gizonek. 

2020an, 429 tesi irakurri ziren; horietatik 126 Zientzien arlokoak ziren, 91 Gizarte eta Lege Zientzietakoak, 84 Osasun Zientzietakoak, 76 Ingeniaritza eta Arkitekturakoak eta 48 Arte eta Humanitateetakoak. Horien guztien artean, 205 nazioartekoak izan ziren, 71 euskarazkoak eta 27 industriakoak. 219 tesi emakumeek defendatu zituzten eta 210 gizonek.