euskaraespañol

Graduazio berria IMH Campusan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/31

Irudia
2021-2022 promozioko ikasleak eta agintariak | Argazkia: IMH Campus

IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako 2021-2022 promozioko Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu, Digital Manufaturing unibertsite master, Fabrikazio Aditibako unibertsitate espezializazioaren ikasleei diploma banatu zitzaien zentroko Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren. Zentro hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik. Ekitaldian Itxaro De Isusi Graduko ikasle ohiak parte hartu zuen, ikasle ohien ordezkari gisa, eta espediente onenak aipamen berezia izan zuten: Peio Aguado Altuna (gradua), Iñaki Rubio Ortubay (masterra) eta Itziar Ruiz Moraza (fabrikazio aditiboa). Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Ixaka Egurbide IMH Campuseko zuzendaria, Ane Beitia Elgoibarko alkatea, Iker Estensoro Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia eta, Josu Riezu AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendaria ekitaldiaren buru izan ziren. Elgoibarko Biraka dantza emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.