-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
-
UPV/EHUren Berdintasunerako Plan berria onartu da
Nicanor Ursua Honoris Causa doktore izendatu du Mexikoko El Colegio de Morelos Ikastetxeak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2022/10/07
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/39782046/nicanor_web.jpg/9b5cc69b-1249-f3ea-5748-112c55bcee7e?t=1665145561772)
Nicanor Ursua Lezaun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle emeritua Honoris Causa doktore izendatu du El Colegio de Morelosek (Cuernavaca, Mexiko). Aintzatespen hori eman zaio zentro horrekin batera egiten ari den lankidetza akademiko zabalagatik, bai eta Mexikon elkarrekin egindako hainbat argitalpenengatik ere. Ekitaldian Nicanor Ursuak ‘¿Colapso del diálogo/debate frente a la revolución digital?’ galderari buruz hitz egin du errekonozimendu hori onartzeko hitzaldian.
Nicanor Ursua Lezaun (Etayo, Nafarroa) Filosofian doktorea da Municheko Unibertsitatean (Alemania) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Aradeko (Errumania) Aurel Vlaicu Unibertsitateko Honoris Causa Doktorea, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoko (Dominikar Errepublika) ohorezko irakaslea eta Cesar Vallejo Unibertsitateko (Peru) irakasle bisitaria izan zen. Bere argitalpen ugarietatik, bere azken biak aipatuko ditugu: ‘Herausforderung und Chancen der Digitalisierung: Einige Beispiele der spanischen Industrie’, en J. Erdmann/B. Egbert/S. Ruda/P. Machleit/K. Maracek: Industrie 4.0, Kultur 2.0 und die Neuen Medien – Realitäten, Tendenzen, Mythen. Trafo Verlag. Berlin, 2020. Die Geisteswissenschaften: auf der Digital-Spur. Trafo Verlag. Berlin, 2020. Une honetan Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle emeritua da eta ‘Revista Internacional de los Estudios Vascos/ International Journal on Basque Studies’ aldizkariaren zuzendaria.