euskaraespañol

Zuzenbideko eta Kriminologiako promozio berriak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/06

Irudia
Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko 2022-2023 promozioko Zuzenbide Graduko 100 ikasleen eta Kriminologia Graduko 61 ikasleen graduazio ekitaldia Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, egin zen. Aitor Zurimendi Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusia, Montserrat Auzmendi Eusko Legebiltzarreko legelaria eta promozioen amabitxia eta Alberto Emparanza Zuzenbide Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Ekitaldian Zuzenbide eta Kriminologiako Gradu Amaierako Lan onenei eta Espediente onenei Aparteko sariak eman zitzaien eta EHUOrkestra Sinfonikoaren musika emanaldiarekin amaituko zen.