euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia

Jardunaldiak: Demokraziaren Berrikuntza

Noiz eta non

Noiztik: 2024/10/09 Noiz arte: 2024/10/11

Deskribapena

Urriaren 9tik 11ra, Demokraziaren Berrikuntza Jardunaldien lehen edizioa antolatu du Arantzazulab-ek, Berrikuntza eta diseinua demokrazia indartzeko erronka konplexuen egungo testuinguruan lemapean. Jardunaldiak urriaren 9an Bilbon (Euskalduna Jauregia) egingo dira eta, urriaren 10ean eta 11an, Arantzazun. Askotariko adituen eskutik, helburu ezberdinak ditu jardunaldien zikloak: gaia eztabaida publikora eramatea; demokraziaren berrikuntzaren esparruko joerak ezagutzea eta eraldaketarako inspirazioa jasotzea; gogoeta partekaturako espazio bat sortzea; eta eztabaida hauek Arantzazulab-en lanarekin lotzea.

Ion Muñoa Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta gizarte berrikuntzako idazkari nagusiak egin du irekiera-instituzionala Euskalduna Jauregian, eta jarraian, Naiara Goia Arantzazulab-en zuzendari nagusiak eman die ongietorria bertaratuei. Bi orduko saioan, Nicole Curato (Canberra-ko Unibertsitatea) eta Lucy Kimbell (Londreseko Arte Unibertsitatea) nazioarteko adituen aurkezpenak nabarmendu dira, eta elkarrizketa panelean hartu dute parte Jayne Engle (Dark Matter Labs), Xabier Barandiaran (Deustuko Unibertsitatea) eta Miren Larrea (Orkestra) hizlariek, Ione Ardaiz Arantzazulab-eko Demokraziaren Berrikuntzarako proiektu-arduradunak gidatuta.

Demokraziaren Berrikuntza Jardunaldien lehen edizio honetan 24 hizlari izango dira guztira. Australiatik, Kanadatik, Erresuma Batutik, Taiwan-etik, Frantziatik, Estatutik eta Euskal Herritik gerturatu diren adituak, horien artean, UPV/EHUko Antonio Casado irakaslea, eta Gainera, tokiko eta nazioarteko erakundeek ere parte hartuko dute. Besteak beste, Dark Matter Labs, Londreseko Arte Unibertsitatea, Australiako Berrikuntza Sistemikorako Griffith Zentroa, Canberrako Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Reos Partners, La 27e Region, DemocracyNext… Hainbat gai jorratuko dira Bilbon eta Arantzazun gauzatuko diren hiru eguneko jardunaldietan: demokraziaren berrikuntza, berrikuntzarako diseinua, teknologia eta demokrazia, lankidetzazko gobernantza, demokrazia deliberatiboa eta gobernuen eraldaketa, batzuk aipatzearren. Tartean, jarduera interaktiboak eta lau eztabaida-panel ere izango ditugu eskuragarri. Eta 250dik gora lagunek eman dute izena saioak bertatik bertara jarraitzeko.

Hiru egunetako egitaraua lotura honetan kontsultatu daiteke.