euskaraespañol

‘Delicadas’ antzezlana, Pabiloian

Noiz eta non

2024/04/23, 19:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko AEIKE+AIUI teatro taldeak Alfredo Sanzolen ‘Delicadas’ antzezlana taularatuko du. Istorioen istorioa da, batzuetan ez hain hauskorrak eta delikatuak. Itxuraz loturarik ez duten atalek eraikita egon arren, unibertso oso bat osatzen dute. 

"Nire amona eta bere ahizpak gerra hasi zenean hogeitaka urte zituen belaunaldikoak dira. Haren guztiaren oroitzapena isiltasunean lurperatu zuten. Oso zaila zen iraganaz hitz egitea. Iragan hurbilekoa, bai. Gerra aurretikoa ere bai. Baina amama eta ahizpak hautsi zituen denboraren iraganaz, ez.  Uste dut ‘Delicadas’ amets bat dela, sortu behar nuena, zor bat zuena haiekin hitz egin ahal izateko, inoiz kontatu ezin izan zidatena konta ziezadaten", dio egileak. 

Unibertsitate pabiloirako sarbidea librea da, edukiera bete arte.