Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxearen arteko hauteskunde eztabaida, Ikasle Kontseiluak antolatuta
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/11/19, 12:00
Kokapena
Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasle Kontseiluak antolatuta, azaroaren 19an, asteartean, Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea hautagaien arteko hauteskunde eztabaida izango da. Iñigo Ugedo Ikasle Kontseiluko presidentea izango da moderatzailea.
Moderatzailearen aitzinsolasaren ostean, eztabaida hasiko da, zazpi bloketan egituratuta. Multzo horietan parte hartzeko ordena zozketa bidez erabaki da:
1.- Hautagai bakoitzak 2 minutuko aurkezpena egingo du.
Ondoren, 4 gai-multzo eta galdera-sorta bat. Hautagai bakoitzak 8 minutu izango ditu bere ideiak azaltzeko (2 minutu proposamenak aurkezteko eta 6 minutu eztabaidarako):
2.- Gobernantzari buruzko gai-multzoa
3.- Prestakuntza eta kalitateari buruzko gai-multzoa
4.- Azpiegiturei eta baliabideei buruzko gai-multzoa
5.- Ikasleen parte-hartzeari buruzko gai-multzoa
6.- Galderen txanda: Sorta horretan Ikasleen Kontseiluaren webgunean dagoen formulario baten bidez ikasleek egindako galderak izango dira, eta WhatsApp bidez ere egin ahal izango dira eztabaidan bertan. Txandaka erantzungo diete galderei bi hautagaiek.
7.- Urrezko minutua: hautagai bakoitzak minutu bat izango du bere ideia nagusiak aurkezteko.
Ekitaldiari amaiera emateko, Ikasleen Kontseiluko presidenteak hitzaldi labur bat eskainiko du.
Eztabaida streaming bidez ere ikusi ahal izango da EHUtb-en.