euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk bat egin du Crueren adierazpenarekin, Ekialde Hurbileko gorakada belikoa gaitzesten du, eta bere elkartasuna adierazten die Israel eta Palestinako unibertsitate eta zientzia komunitateei

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/17

Espainiako unibertsitateen Crue elkarteak bere kezka eta gaitzespena adierazi nahi ditu Ekialde Hurbileko gorakada belikoagatik, Israel eta Palestinako azken egunotako gertakariak direla eta. Unibertsitate sistema garen aldetik, gure konpromisoa berresten dugu bakearekin, justiziarekin, giza eskubideekin eta balio demokratikoekin, edozelako gerra edo ekintza terroristen aurka.  

Crue osatzen duten 76 unibertsitateetako errektoreek beren elkartasuna helarazi gura diete Israel eta Palestinako herritarrei eta bertako unibertsitate eta zientzia komunitateei, bonbardaketen ondorio larriak pairatzen ari diren honetan. Gainera, errektoreok beren laguntza eskaintzen diete, sare akademikoen eta harreman instituzionalen bidez, ahal den neurrian beren lana egiten jarrai dezaten segurtasun bermeekin.  

Crue osatzen dugun Espainiako unibertsitateok diplomaziaren aldeko aldarria egin nahi dugu gatazka hau konpontzeko, haren ondorioak lazgarriak izan bailitezke mundu osoan, berehala gelditu ezean.  

Indarkeria unibertsitate espirituaren guztiz kontrakoa da, eta erakunde akademiko eta zientifikoek bakerako eta lankidetzarako tokia izaten jarraitu behar dute. Hori dela eta, elkarrizketaren eta negoziazioaren aldeko apustua berresten dugu, gatazka beliko hau eta beste guztiak konpontzeko.